Petronor Futbol Kanpusa bueltan da

Futbol Kanpusaren kartela.
Pandemiak eragindako hiru urteko etenaldiaren ondoren, Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek antolatutako Futbol Kanpusa itzuli da, bere XI. edizioarekin. Parte hartu nahi duten 5-12 urte bitarteko txikiek maiatzaren 31a arte daukate izena emateko www.bypeventosdeportivos.com webgunean.

Ohikoa denez, kanpusa bi txandetan banatuko da. Lehenengoa ekainaren 26tik 30era izango da, 9:45etatik 13:30etara, Mortuero zelaian (Las Carreras). Bigarren txanda uztailaren 3tik 14ra izango da, 9:45etatik 13:30etara ere, El Malecón zelaian eta Muskizko kiroldegian.

Futbolean jokatzen ikastea eta dibertitzea da Kanpusaren helburu nagusia, betiere umeen arteko lehiaketa-xederik gabe. Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik ere izaten dute.

Abanto Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan erroldatutako umeek zein Petronorren langileen seme-alabek beherapena izango dute matrikularen prezioan.