Zudaireren hitzetan, Euskadik erronka hori lideratzeko gai den ekosistema “pribilegiatua” du: hidrogeno berriztagarria bektore energetikotzat. “Kokapen geografiko estrategikoa, portu industriala, gas-azpiegiturak, trakzio-enpresak eta industria-sare finkatua ditugu”, baita “hori ahalbidetuko duen teknologia ere”, azpimarratu duenez.
Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkarteko presidenteak nabarmendu du “herrialde mailako proiektu honek balio-kate osoaren arteko aliantzak behar dituela, eta horixe da, hain zuzen ere, BH2C”. Horrekin batera gogoratu du hidrogeno berriztagarriaren Euskadiko ekosistemaren lehen nodoa, Abanton inauguratutako EIC (Energy Intelligence Center) delakoa, Europa mailan hidrogeno berriztagarriaren hornidura zuzena duen lehen parke teknologikoa dela, aldameneko industria-instalazio batean ekoitzitakoa.
Horrez gain, Europako legeria argia eta Europako funtsen babesa eskatu ditu, Euskadik abian dituen 50 bat proiektuek errealitate bihurtzeko aukera izan dezaten, “gure energia-eredua eraldatzeko eta gure industria garatzen laguntzeko”.