Mikel Sanz muskiztarra, hirugarren Muskiz Udala Sari Nagusian

Mikel Sanz muskiztarra, hirugarren Muskiz Udala Sari Nagusian eta Bizkaiko Kopako liderra.
Mikel Sanz muskiztarrak, Mendiz-Mendi Omar Fraile Eskolako kidea eta Bizkaiko Kopako liderra, hirugarren postua lortu zuen joan den igandean, kadete mailan, Muskizko Udala Sari Nagusian, Errepideko Txirrindularitzako Bizkaiko Koparako proba puntuagarrian.

200 txirrindularik baino gehiagok hartu zuten, Mendiz-Mendi Omar Fraile Eskolak antolatutako eta Petronorrek babestutako, II. Muskiz Udala Sari Nagusian. Proba Muskiz, Zierbena eta Abanto Zierbenako udalerrietatik igaro zen.

Lehen lasterketak, junior mailako txirrindulariena, 80 kilometro izan zituen eta goizeko 10:00etan hasi zen. Aimar Marinek irabazi zuen lasterketa, Diego Gutierrezen eta Pablo Torresen aurretik.

Bigarren proba, 52 kilometrokoa, arratsaldeko 16:00etan hasi zen, kadeteekin. Maila honetan Ibai Villate izan zen irabazlea, Unai Moran bigarren eta Mikel Sanz muskiztarra hirugarren, zein Bizkaiko Kopako liderra da.

Zorionak!