Bilboko Ingenieritza Eskolako ikasleen bisita Petronorrera

Bilboko Ingenieritza Eskolako irakaslea eta ikasleak, aldeetan Ainhoa Régil eta Manu Núñez dituztela.
Bilboko Ingenieritza Eskolako hirugarren mailako bederatzi ikaslek eta bi doktoregaik osatutako talde batek Petronor bisitatu zuen atzo arratsaldean, Pedro Luis Arias Ergueta irakaslearekin batera. Petronor Innovación-eko zuzendari Manu Nuñezek eta prozesuen kudeatzaile Ainhoa Régil-ek egin zieten harrera.

Elkarren arteko topaketan zehar, konpainiak eskuartean dituen proiektuen berri eman zieten Petronorreko arduradunek, deskarbonizaziora begirako trantsizio energetikoari lotuta lantzen ari direnak.

Horrela, ikasleek Petronorren errealitatera eta etorkizuneko planetara zuzenean hurbiltzeko aukera izan zuten. Informazio hori eskertu egin zuten, datorren ikasturtean espezialitatea aukeratu behar dutelako eta egiten ari diren ikasketetan erreferentea den enpresa baten planak gertutik ezagutzea baliagarria zaielako. Bisita amaitzeko Petronorreko ordezkariek lagunduta kontrol gelara eta findegiko begiratokira jo zuten.