Oinarrizko ideia Migel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariarena da. Izan ere, zer egin Abandoko eraikinaren handitze eta eraberritze-lanek erakuslekua murrizten dutenean eta arte-lanak, behin-behinean, nonbait bildu beharra erakartzen? Ezkutuko biltegiren batean gorde beharrean, zergatik ez, ageri-agerian, jendaurrean azaldu, Donostiako Tabakaleran esaterako?
Ondoko ‘epifania’, San Joan bezperatik Domu Santuko zubi arte (2023-11-5) Tabakaleran ikuskatu ahal izango den ezohiko erakusketa baino ez da. Guztira 107 artelan, 80 artista ezberdinenak, zeinetan nabarmendu daitezkeen edonoren belarriei ezagun egiten zaizkien El Greco, Goya, Zurbaran, Bacon, Oteiza, Arteta, Mendiburu, Vicente Ameztoy, Agustin Ibarrola, Juan Luis Goenaga, Marta Cárdenas, Mari Puri Herrero, Txomin Badiola, Susana Solano, Nemesio Mogrovejo eta beste… 80 arte. Ez gehiago, baina ezta gutxiago ere.
Migel Zugazak eta Edurne Ormazabalek buruz buru indarrean jarritako elkarkidetza, Miriam Alzuri eta Oier Etxeberria komisarioen gidaritzapean eta Petronorren babesaz.
Informazio gehiago, hemen.