‘Erregai berriztagarriak: mugikortasunaren iraunkortasunari laguntzen dion irtenbidea’ jardunaldian izena emateko epea zabalik dago

Datorren uztailaren 6an, osteguna, Abanto Zierbenako Energy Intelligence Centerrek (EIC) ‘Erregai berriztagarriak: mugikortasunaren iraunkortasunari laguntzen dion irtenbidea’ jardunaldia hartuko du, Petronorrek eta Orkestrak (Lehiakortasunerako Euskal Institutua) antolatuta. Irekiera instituzionala Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru diputatuak egingo dute.

Ondoren, bi mahai-inguru egingo dira. Lehenengoa erregai berriztagarriei buruzkoa izango da eta, Orkestrako Jorge Fernándezek moderatuta, Miguel Ángel Alonsok (ALSAko Mantentze eta Erosketa Dibisioko zuzendari nagusia), Berta Cabellok (Repsoleko erregai berriztagarrien zuzendaria), Pedro Coterak (Espainiako Hiri Autobusen Negozio zuzendaria) eta hegazkingintza sektoreko ordezkari batek hartuko dute parte.

Beste solasaldia hidrogenoari buruz izango da, eta bertan izango dira Raquel González, Talgoren Produktu Diseinu Industrialeko ingeniari seniorra; José Ignacio Zudaire, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidentea eta Repsolen Hidrogeno Zuzendaritzako ordezkari bat. Iván Martén Orkestrako presidenteak emango dio amaiera jardunaldiari.

Izena emateko epea zabalik dago, eta hemen egin daiteke.