Japoniako ordezkaritza batek Petronor bisitatu du hidrogenoarekin lotutako proiektuak ezagutzeko

Japoniako ordezkaritzako kideak, Eusko Jaurlaritzakoak eta Petronorrekoak, atzoko bisitan
Japoniako hiru prefekturatik (Aichi, Hiroshima eta Kyoto) etorritako ordezkaritza batek Petronorren instalazioak bisitatu zituen atzo, konpainiaren proiektuak ezagutzeko, bereziki Hidrogenoaren Euskal Korridorearekin zerikusia dutenak.

Topaketa Europako Batasuna-Japonia eskualdez eskualde Berrikuntzarako Lankidetza Programa baten barruan egin zen, Eusko Jaurlaritza partaide duena. Jose Ignacio Zudairek, Petronorreko CEOaren ondokoak; Aitor Arzuagak, trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa bultzatzeko Petronorren filiala den Alba Free Energyren zuzendari nagusiak; eta Manu Nuñezek, Petronor Innovación-eko zuzendariak, hartu zuten Japoniako ordezkaritza. Bileran izan ziren, baita, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Mandataria eta Mikel Amundarain, Industria sailburuordea.

Europar proiektuaren helburua Europako 6 eskualderi eta Japoniako 5 prefekturari jardunbide eta ezagutza hobeak trukatzen laguntzea da, bakoitzak berrikuntzako bere eskualde-estrategiak hobetzeko eta nazioartekotzeko, eta, aldi berean, nazioarteko balio-kateak sustatzeko.

Euskadi Europako beste bost eskualderekin hautatu ondoren, bilerak, informazio-trukea eta jardunbide egokiak zehaztu dira, baita Japoniara egindako azterketa-bisita bat ere, non eskualde/prefektura bakoitzeko goi funtzionarioek eta adituek parte hartu zuten. Japoniara egindako bisita honetan Aitor Arzuagak parte hartu zuen Hidrogenoaren Euskal Korridorearen izenean.