Repsol Gidak 19 ‘Solete’ berri banatu ditu Euskadin

Repsol Gidako aditu-taldeak ‘Solete’ izenekoak banatu ditu Estatuko 300 toki baino gehiagotan uda honetarako, horietako 19 Euskadin. Aire zabalean jateko aukera, plater gustagarrien presentzia eta kostaldeko herriak dira emanaldi honetako protagonistak. Euskal Autonomia Erkidegokoetatik hiru arabarrak dira, lau bizkaitarrak; eta gainerako hamabiak, gipuzkoarrak. Nafarroak, berriz, beste hiru jaso ditu. Bizkaiari dagokionez, Bilboko bi lokal (Ambigú eta Cobetas), Getxoko bat (El Huerto) eta Balmasedako beste bat (Skamata) dira sarituak.

“Oso pozik gaude euren historia duten 300 leku baino gehiagoren hautaketarekin, 3.000 ‘Solete’ baino gehiagorekin bat egiten baitute eta hemendik aurrera kaleratu berri dugun app berrian aurki baitaitezke. Oso tresna eraginkorra eta erosoa da oporraldi hauetan denbora aurrezteko eta aukera egokia bermatzeko”, azaldu du María Ritter Repsol Gidako zuzendariak.

Edizio honetan, Repsol Gidak bezeroa oporretan dagoela sentitzea lortzen duten lekuak nabarmentzen ditu, nahiz eta lanean jarraitu. Lorategidun kafetegi ezkutuetan gosaltzea proposatzen du, hiria pixka bat hustu den honetan; menu freskagarri bat jatera geratzea lagunekin, bilera eta bilera artean; garagardotan ibiltzea eguna amaitzean, anoa goxo batzuekin. Udako ‘Solete’ berrien artean ere ez dira falta hondarra behatzen artean eta haize gazia aurpegian sentitzeko lokalak, ezagutzeko hainbesteko gogozko haran galdu bateko terrazak edo hiriaren panoramika sinestezinekoak.