Unibertsitate arteko Master hau, Estatuko bost unibertsitate eta sei prestakuntza- eta ikerketa-zentro ezberdinez osatuta dago, eta, horrez gainera, Petronor eta Repsolen babesa du. Alegia: Mondragon Unibertsitatea, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Universitat Politècnica de Catalunya, Universitat Rovira i Virgili, Zaragozako Unibertsitatea, Somorrostro Prestakuntza Zentroa, Tarragonako Institut Comte de Rius, Bartzelonako Institut Escola del Treball, Piramide Lanbide Heziketako Zentro Publiko Integratua, Industria Antolamenduko Eskola eta Aragoiko Hidrogenoaren Fundazioa.
Industrian hidrogenoaren teknologien garapena bizkortzeko balioko duen lankidetza hau, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) egindako ezagutza-gela burutzeko proposamenetik sortzen da, eta helburua Euskadi ekonomia produktibo berdea bihurtzea eta eredu energetiko berriaren buru izatea da. Nabarmentzekoa da prestakuntza horretan unibertsitateko adituen, erakunde bultzatzaileetako teknologia- eta ikerketa-zentroen eta industrian diharduten profesional ezagunen parte hartzea. Gainera, master bukaeran, ikasleek benetako erronkari aplikatutako master amaierako lana egin behar izan dute, helburua hidrogenoaren teknologien arloan enpresen inguruneetan aurrerapenak egitea izanik.