Petronorren 2022ko memoria, jada webgunean irakurgai

Petronorren 2022ko memoria webgunean dago irakurgai dagoeneko. Dokumentuak urte horretako emaitzak biltzen ditu, konpainiaren nondik norakoei buruzko informazio eta datu guztiekin batera: bilakaera ekonomikoa, jarduera, inbertsioak, segurtasuna, kalitatea, ingurumena, pertsonak, ingurunearekiko konpromisoa, deskarbonizazio-ekimenak, hidrogenoa, gobernantza, datu ekonomikoak eta bere ibilbideari buruzko beste asko.