Repsolek Zinemaldiarekin bat egin du honen iraunkortasuna bultzatzeko

José Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria; Siridia Berenguer, Repsoleko Garapen eta Negozio Berrien zuzendaria; eta Renfe-ko Verónica Portell, gaur goizean Donostiako Tabakaleran egindako aurkezpenean.
Repsolek gaur goizean aurkeztu du Donostiako Zinemaldiarekin honen iraunkortasuna bultzatzeko lortutako akordioa. Konpainia multienergetikoa den aldetik, Repsolek hainbat soluzio eskainiko ditu, hala nola erregai %100 berriztagarriak eta ibilgailu elektrikoen karga, garraioa iraunkorra izan dadin; eta elektrizitate berriztagarriarekin elikatuko du Zinemaldia, sorkuntza fotovoltaikoko gailu eramangarri baten bidez eta ekipo elektrogeno batean erregai %100 berriztagarriarekin.

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak Tabakaleran egin den akordioaren aurkezpenean azpimarratu duenez, “Petronorrek urteak daramatza Zinemaldiarekin elkarlanean, eta gaur beste lankidetza bat hasi dugu Repsolekin, gure Iraunkortasun Planaren barruan, eta Renfek ere bat egin du horrekin”.

Ildo horretan, Siridia Berenguer Repsoleko Garapen eta Negozio Berrien zuzendariak gaineratu duenez, “iraunkortasun planak industria, ekonomia eta mugikortasun jarduerekin lotzeko joera dago. Baina gaur aurkezten diren kolaborazioen antzekoek gogorarazten digute entretenimenduaren, oro har, eta zinemaren, bereziki, alorretara ere heda daitezkeela”.

Repsolek horrelako ekitaldien antolatzaileen bazkide energetikoa eta iraunkorra izan nahi du, bere esperientzia zabalari eta bezeroei eskaintzen dizkien soluzio energetikoen aniztasunari esker. Izan ere, berrikuntzari esker, hain premia desberdinak eta hainbeste adar dituzten mota horretako lehiaketei laguntzeko irtenbide iraunkor ugari eskaintzeko gai den enpresa bakarra da.