HACKIA amaitu da, Adimen Artifizialean oinarrituta Petronorren ospatu den lehiaketa

Lehiaketan parte hartu duten taldeak
Gaur amaitu da HACKIA, Petronorrek antolatutako lehiaketa, konpainiako hainbat talderi eta hauen hornitzaileei negozioaren arloko arazoak analitika aurreratuaren laguntzaz konpontzeko aukera eman diena. Ekimen hau Repsoleko IT&Digital sailak bultzatu du konpainiaren Programa Digitalaren barruan, data-driver bezala hasi duen ibilbidea bizkortzen jarraitzeko.

Ekimenaren helburu nagusia adimen artifizialak negozio-prozesuen egiazko kasuak konpontzeko duen potentziala ikusaraztea da, eta aurtengo edizioa industria-prozesuei dagokie.

Amaierako ekitaldia gaur goizean egin da Petronorrek EICn duen egoitza berrian, eta bertan izan dira José Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoa eta lehiaketan parte hartu duten bost taldeak. Manuel Nuñez Petronor Innovacióneko zuzendariak, Itziar Landa Petronorreko digitalizazioaren arloko arduradunak eta y Juan José Casado Repsol datu-kudeaketa eta analytics-eko zuzendariak egindako sarreraren ondoren, epaimahaiak proiekturik onena hautatzeko bozketa egin du. Hauxe izan da irabazlea: Makoki, findegiko ibilbideetan atzemandako datuen kudeaketa analitikoa egiten duen Petronorren robota. Ondoren, sari-banaketa Ainhoa Rivera pertsonen eta antolaketaren arduradunak gidatu du.