Bertan izan dira H2CYLko presidentea den Rafael Barbero eta H2CYLko gerentea den Javier Robador, baita Burgoseko Alkatea Cristina Ayala; Burgoseko Merkataritza-Ganberako presidentea Antonio Miguel Méndez eta Burgoseko Unibertsitateko errektorea, Manuel Pérez ere. Jose Ignacio Zudairek, Petronorreko CEOaren albokoa eta Bilboko Merkataritza-Ganberako presidentea; Petronor Berrikuntzako zuzendaria Manuel Núñezek eta Elías Unzueta Petronor Berrikuntzako gerenteak egin diete harrera.
Bisitan zehar, findegiko instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, baita Petronorren eta Euskal Korridorearen (BH2C) arteko proiektu berriak ere. Horrez gain, atzo inauguratu zen hidrogeno berriztagarrizko Euskadiko lehen elektrolizagailura hurbildu ahal izan dira. Findegian kokatuta, eletrolizagailua Energy Intelligence Center hornitzeko erabiliko da, baita Abanto-Zierbenan dagoen Ezkerraldea-Meatzaldea Parke Teknologikoan dituen bulego berriak hornitzeko ere. Hidrogeno berriztagarri hori, parkean dauden autobus eta ibilgailu astunetarako izango da ere, eta Euskadi mailan lehen hidrogeno-hornigailua izango du.