Petronorrek Castellano y Leonesa del Hidrógeno elkartearen bisita jaso du

Ezkerretik hasita: Miguel Palacio, Petronor Berrikuntza; Manuel Pérez Mateos, Burgoseko Unibertsitatearen Errektorea; Cristina Ayala Santamaría, Burgoseko Alkatea; Jose Ignacio Zudaire, Bilboko Merkataritza-Ganberaren Presidentea eta Petronorren CEO albokoa; Antonio Miguel Méndez Pozo, Burgoseko Industria eta Zerbitzuen Merkataritza-Ganberako Presidentea; Manu Núñez, Petronor Berrikuntzako Zuzendaria; Andrés Hernando Saiz, CEO Hiperbaric S.A.
Castellano y Leonesa del Hidrógeno, H2CYL, elkarteko arduradunak Petronorren instalazioetan izan dira gaur, findegia bera eta bertako proiektu berriak zein inauguratu berri den hidrogeno berriztagarrizko elektrolizagailua ezagutzeko.

Bertan izan dira H2CYLko presidentea den Rafael Barbero eta H2CYLko gerentea den Javier Robador,  baita Burgoseko Alkatea Cristina Ayala; Burgoseko Merkataritza-Ganberako presidentea Antonio Miguel Méndez eta Burgoseko Unibertsitateko errektorea, Manuel Pérez ere. Jose Ignacio Zudairek, Petronorreko CEOaren albokoa eta Bilboko Merkataritza-Ganberako presidentea; Petronor Berrikuntzako zuzendaria Manuel Núñezek eta Elías Unzueta Petronor Berrikuntzako gerenteak egin diete harrera.

Bisitan zehar, findegiko instalazioak ezagutu ahal izan dituzte, baita Petronorren eta Euskal Korridorearen (BH2C) arteko proiektu berriak ere. Horrez gain, atzo inauguratu zen hidrogeno berriztagarrizko Euskadiko lehen elektrolizagailura hurbildu ahal izan dira. Findegian kokatuta, eletrolizagailua Energy Intelligence Center hornitzeko erabiliko da, baita Abanto-Zierbenan dagoen Ezkerraldea-Meatzaldea Parke Teknologikoan dituen bulego berriak hornitzeko ere. Hidrogeno berriztagarri hori, parkean dauden autobus eta ibilgailu astunetarako izango da ere, eta Euskadi mailan lehen hidrogeno-hornigailua izango du.