Petronorrek “Zu etorkizuna zara, zer bilatzen dute enpresek?”

Jardunaldian parte hartu duten adituak
María Gaztelu Petronorreko talentu-kudeatzaileak Ezkerraldea-Meatzaldea Teknologia Parkean talentuari buruz antolatutako “Zu etorkizuna zara, zer bilatzen dute enpresek?” jardunaldian parte hartu du, DBH, Batxilergo, LH eta unibertsitate-graduetako ehun ikasle baino gehiago tartean zirela.

Hainbat profesional eta aditu ere partaide izan dituen jardunaldi honetan, María Gazteluk beren-beregi nabarmendu ditu profil espezializatuak aurkitzeko zailtasunak, eta egoera hau areagotu egiten da STEAM lanbideetako emakumeen kasuan. Industriak egun kalitatezko enpleguen bitartez eskaintzen dituen aukera handiak ere azpimarratu zituen.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Meatzaldeko bost udalek (Muskiz, Abanto Zierbena, Zierbena, Trapagaran eta Ortuella) antolatuta, jardunaldiak egun eskaera handiena duten lanbide-profilak ezagutzera eman eta lan-merkatuaren egoera aztertu du.