Jose Ignacio Zudaire, Petronorreko CEOaren ondokoak, Hidrogeno Berdearen lehen Kongresu Nazionalean parte hartu du

Jose Zudaire Hidrogeno Berdeari buruzko Huelvako Kongresuko mahai-inguruan
Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoak Hidrogeno Berdearen I. Kongresu Nazionalean parte hartu du Huelvan. Hidrogenoaren Euskal Korridoreko (BH2C) presidentea den aldetik, Zudairek Hidrogenoaren Haranak aztergai izan dituen biltzarreko mahai-inguruetako batean parte hartu du.

Hidrogeno Berdea funtsezkoa da planeta deskarbonizatzeko eta Europar Batasunak zein Espainiako Gobernuak klima-aldaketaren aurkako borrokan 2050erako zehaztu dituzten helburuak betetzeko. Une honetan, bektore energetiko honen eragozpen nagusia bere izaera emergentea da. Energia berriek 10 eta 15 urte bitarteko aldia behar dute ontzeko, Zudaireren hitzetan, “eta bidea urratzen hasi diren teknologia guztietan bezalaxe, ‘arrautza ala oiloa’ dilema hautsi behar da”. Gure kasuan, zuhurtzia oinarri duen ibilbide-orri baten laguntzaz egiten ari gara, “eginez ikasi” ahal izateko.

BH2C Euskadin oinarritutako hidrogenoaren ekosistema bat sortzeko asmoz eratu da, energia, industria, bizitoki eta mugikortasuneko sektoreen deskarbonizazioan aurrera egin ahal izateko. Gainera, ekoizpen-sarea eraldatu eta industriak gure ekonomian duen pisuari eusteko palanka izatea lortu nahi da.