Petronor trantsizio energetikorako soluzioaren parte izateko lan egiten ari da

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzak Euskadiko GJHei egiten dien ekarpenari buruzko mahai-ingurua
Elías Unzueta Petronorreko Fidagarritasun, Ingeniaritza eta Mantentze-lanetako zuzendariak parte hartu du gaur, otsailak 12, Bilbon, Zientziak, Teknologiak eta Berrikuntzak Euskadiko zein munduko GJHei egiten dieten ekarpenari buruzko jardunaldian.

Jardunaldiaren barruan antolatutako mahai-inguru batean, enpresek GJHei egindako ekarpenari eman ohi zaion garrantzia izan dute eztabaidagai. Elias Unzuetaren hitzetan, “enpresek eta industria-sareak gure gizartearen ongizatearen garapenari egiten dioten ekarpena ukaezina da, eta logikoa denez, denboran iraunkorra izan behar du”.

Unzuetak nabarmendu duenez, “Petronorren, trantsizio energetikorako soluzioaren parte izateko lan egiten ari gara, eta gainera, gure inguruneko sare teknologiko industriala garatzeko aukera dela uste dugu. Hidrogenoaren Euskal Korridorea ildo horretan garatzen dihardugun ekimenen adibide bat baino ez da”.

“Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana” sostengatzen duen herrialde mailako estrategiak Giza Garapen Jasangarria du helburu eta Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin nahiz Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) konprometituta dago.