Hidrogeno Haranen arduradunak, Petronorren bisitari

Hidrogeno Haranen arduradunak
Bilbon egiten ari den European Hidrogen Energy Conference biltzarrarekin bat eginez, Estatuan garatzen ari diren Hidrogeno Haran desberdinen arduradunek Petronorren instalazioak bisitatu dituzte gaur.

Topaketa honi esker, bertaratutakoek dagozkien hidrogeno-haranetako jardunbide egokiak partekatu dituzte.

Jose Ignacio Zudaire, Manu Núñez eta Asier Madariagarekin batera, Katalunia, Aragoi, Asturias eta Murtziako Hidrogeno Haranetako kideak, Gaztela eta Leongo Hidrogeno Elkartekoak, Vahia2030ekoak (Alacant), Klan Teknologikokoak (Andaluzia), HyValekoak (Valentziako Erkidegoa), Galiziako Hidrogeno Elkartekoak, Hidrogenoko Andaluziako Klusterrekoak, EEEkoak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko departamentukoak izan dira bisitan.

Gainera, haranetako kideek iazko urriaz geroztik findegian martxan dagoen elektrolizagailua bisitatzeko aukera izan dute.