Jordi Hereuk Petronor bisitatu du

Jordi Hereu findegian, Petronorreko hainbat kiderekin batera
Jordi Hereu Industria eta Turismo ministroak Petronorren instalazioak bisitatu ditu, konpainiak esku artean darabiltzan proiektu berriak eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) plan estrategikoak bertatik bertara ezagutzeko.

Petronor eraldaketa-prozesuan sartuta dago XXI. mendeko findegi deskarbonizatua bihurtzeko, eta aurrerantzean erabili beharreko prozesuei esker, % 100 berriztagarriak diren erregaiak ekoizteko aukera izango du, erabilitako landare-olioak bezalako hondakin organikoetatik eta biomasari zein eta nekazaritzako elikagaien industriari dagozkien hondakinetatik abiatuta. Egun, Petronorren ekoitzitako erregai guztiak % 10 berriztagarriak dira, baina prozesua pixkanaka-pixkanaka handituz joango da. Horrez gain, Bilboko Portuan 100 milioi eurotik gorako inbertsioa tarteko martxan jarriko den erregai sintetikoen instalazioen proiektua ezagutu ahal izan du.

BH2Cri dagokionez, une honetan Euskadiko lehen hidrogeno berriztagarria ekoizten ari da Petronorren, iazko urriaz geroztik abian duen 2,5 MWeko elektrolizagailuari esker. Elektrolizagailu honen bitartez, Abanto Zierbenako Parke Teknologikoko Energy Intelligence Centerreko instalazioetako mugikortasunean egiten den hidrogeno berriztagarriaren erabilera ezagut daiteke, besteak beste.