Petronorrek Sevillara eramango zaitu!

Petronorrek Sevillara eramango zaitu!
Athleticen babesle eta jarraitzaile leiala den aldetik, Petronor taldearekin batera doa Errege Kopako finaleraino, eta zeuk ere hain egun berezian parte hartzea nahi du.

Petronorrek kirol-jarduerak babesten ditu gizartearen ongizatearen eta ingurunearekin hartu duen konpromisoaren osagaitzat, eta kultura zein hezkuntza arloetako jarduerekin batera, konpainiaren balioei atxikita daude.

Ildo horretan, zozketa bat egingo du zortea alde duten 66 jarraitzailek egun hori Andaluziako hiriburuan bizitzeko aukera izan dezaten.

Zozketa honen bidez, Petronorrek Sevillara joateko 66 plaza eskainiko ditu, Repsolek hornitutako % 100eko erregai berriztagarria darabilen autobus batean. Apirilaren 5ean irten eta apirilaren 7an itzuliko da autobusa, eta edaria eta ogitartekoak banatuko zaizkie bertan doazenei.

Zozketan parte hartu ahal izateko, 18 eta 29 urte bitarteko adina izan eta Muskizen, Abanto-Zierbenan edo Zierbenan erroldatuta egon behar duzu,. Zozketa 2024ko martxoaren 22an irekiko da, 09:00etan, eta martxoaren 25ean amaituko da, 23:59an.

Izena eman eta inoiz ez bezala bizi aurtengo kopa!