Hainbat urtetatik behingo mantenu-gelgialgia 2. Plantako unitatetan (A Gunea)

Petronorrek jakinarazi duenez, gaurtik aurrera arloka-arloka ekingo zaio A Guneko (HD3, H3, S3) unitateen geldialdiari, hainbat urtetatik behingo mantentze-lanak burutzeko xedez.

Unitate horietako geldialdiak irauten duen bitartean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, baliteke noizean behin zuziko sugarra areagotzea eta Unitateek atmosferara izurtzen duten lurrun kopurua handitzea.

Horren guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS Deiak erakundeari, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.