Muskizko El Cerro kirol-kultura elkarteak IV. mendi-basoberritzea antolatu du Muskizen. Ekintza hori otsaila eta martxoa bitartean gauzatuko da, eta Petronorrek laguntza handia eskainiko du, aurreko edizioetan bezala.
Basoberritze horri esker, 2019an Muskizen gertatutako suteek suntsitutako mendi-azalera osoa (milioi bat metro karratu) berreskuratuko da behingoz. Orain arte, udalerriko gazteek suak suntsitutako 7,5 hektarea inguru berreskuratu dituzte. Bestalde, aurten, udalerriko ikastetxe bakoitzeko (Cantarrana Eskola, Muskiz BHI, San Juan Ikastetxea, C. F. Somorrostro eta Muskizko Ikastola) ia 800 ikasle 30 000 metro karratu berreskuratzen saiatuko dira (hots, 1000 zuhaitz autoktono inguru), orain arte urte bakar batean berreskuratu den eremurik handiena.
Izan ere, laugarren edizio honi esker, kaltetutako mendietako 3500 zuhaitz baino gehiago eta 75 000 metro karratu baino gehiago berreskuratuko dira.