Juventud Deportiva Somorrostro taldeak antolatu eta Malecón Berria futbol-zelaian jokatutako Muñatones Harrobi Txapelketaren bosgarren edizioak Petronorren babesa izan du berriro ere.
Bertako 8 talderen arteko norgehiagoka honetan, Cultural Durango taldea maila bikaina frogatu eta irabazle atera da jardunaldiaren amaieran.
Muñatones Txapelketak kirola bultzatzen du gazteen artean, baita adingabeen arteko adiskidetasuna, errespetua eta ikaskuntza ere.

