Petronorrek Prozesu Jarraituko Instalazio-operadore izateko ikastaro berria inauguratu du

Petronorrek ongietorria eman die Prozesu Jarraituko Instalazio-operadore izateko ikastaro berrirako aukeratu diren 30 pertsonei. 20 eta 49 urte bitarteko adina dutela, hautatutakoek talde anitza osatuko dute, industria arloko esperientzia luzea duten profilak eta talentu berriak uztartuz.

Hautaketa-prozesu honek 270 hautagai bildu ditu, eta horien % 3 baino ez dira emakumeak izan. Era berean, ikasleen % 27 inguruko herrietakoak dira, Petronorrek tokiko garapena sustatzeko zein gertuko bizilagunen enplegagarritasuna bultzatzeko duen garrantzia agerian utziz.

Ikasleek datorren hilean hasiko dute Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin batera garatutako prestakuntza-programa. Honek 940 ordu inguruko iraupena izango du, eta ikasgelan egiteko moduko atal teorikoa izango du, baita lantegi barruko praktikak ere, lanbide-arteko gutxieneko soldatari lotutako soldata-beka batez.

Prestakuntza honen bitartez, ikasleek operadore bezala lan egiteko gaitasuna izango dute prozesu jarraituko industrietan (findegiak, kimikoak, paper-fabrikak, nuklearrak, uren tratamendurako instalazioak, zementu-fabrikak…).