Petronorrek 217,8 milioi euro inbertitu ditu 2025ean

Petronorrek jasangarritasun-memoria argitaratu du. Bertan nabarmentzen denez, 2025ean 217,8 milioi euro inbertitu ditu mantentze-lanetarako, ingurumenerako eta segurtasunerako, azpiegituretarako eta eraberritzeetarako, digitalizaziorako, deskarbonizaziorako, hidrogenorako eta erregai sintetikoetarako. Bolumen hori aurreko urtekoa baino % 48 handiagoa da eta bikaintasun-maila handia eskatu du proiektuen kudeaketan eta gauzatzean.

Industria-proiektu berriei dagokienez, aurrerapena nabarmena izan da. 2025ean, sozietate-akordioak itxi dira 10 eta 100 MWeko elektrolizagailuetarako, erregai sintetikoen demo instalaziorako eta ekoagregakinen lantegirako. Horiek guztiak aurreikusitako egutegiaren arabera garatzen ari dira.

Nabarmendu behar da konpainiak 743 milioi euroko ekarpena egin dio Bizkaiko Foru Ogasunari, hau da, lurraldeko bilketa osoaren % 6,9. Kopurua Bizkaiak 2026an Gizarte Ekintzarako duen 795 milioi euroko aurrekontuaren paretsukoa da. Foru Aldundiari egindako ekarpen horren ondoren, 27,8 milioi euroko irabaziak izan ditu.

Bilboko Portuko trafikoaren % 37, ia 340 ontzi, Petronorri dagokio, eta salmenten % 25,5 esportatzen du. Era berean, konpainiak 962 pertsonari zuzeneko enplegua eman eta 450 euskal hornitzaileri baino gehiagori erosten die, 131 milioi euroko balioarekin.