Innobasqueko zuzendariak bisitatu du Petronor

Leire Bilbao Berrikuntzaren Euskal Agentziako (Innobasque) zuzendaria, elkarteko beste kide batzuekin batera, Muskizera etorri da Petronorren jarduera gertu-gertutik ezagutzeko, enpresak 2050ean zero isurpen garbi lortu ahal izateko abian dituen ekimenak barne.

Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOa eta Manu Núñez Petronorreko CEOaren albokoa ondoan zituztela, bertaratutakoek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte konpainiaren deskarbonizazio-estrategia, erregai gero eta berriztagarriagoak ekoiztea erraztuko duten ekintza berritzaileak eta hidrogeno berriztagarria sortzen ari den 2,5 MWeko Euskadiko lehen elektrolizagailua, 2023ko urriaz geroztik eragiketan diharduena. Honek erregaien ekoizpena deskarbonizatzen du findegian, eta beharrezko hidrogenoaren horniketa egiten du Ezkerralde-Meatzaldeako Parke Teknologikoan abiaraziko den hidrogeno bidezko mugikortasuneko ekimenetarako.

Ikustaldian, taldeak findegiko instalazioak bisitatu eta teknologian, industrian eta jasangarritasunean oinarritutako trantsizio energetikoaren alde Petronorrek abian dituen egungo proiektuak ezagutzeko aukera izan du.