Abanto Klubaren urteurrena dela eta, Kike Sola, Unai Albizua, Amaia Olabarrieta eta Manuela Lareo Athleticen jokalariek Las Karrerasen izan ziren, atzo, autografoak sinatzen.
Txikiak zein nagusiak bertaratu ziren atzo, arratsaldeko 18:00etan, Las Karreraseko Haritzalde Plazako Gizarte zein Kultura gunera (Abanto-Zierbena), jokalari gorri-zurien autografoak eskuratu ahal izateko.
Lehoiek hainbat argazki eta poster ekarri zituzten arren, makinatxo bat zale edozenbat elastiko, lepoko eta gainerako Athleticen oroigarri ekarri zituzten bertan sinatzeko.
Argazkiak, hemen.