Andreu Puñet Petronorren kontseilari ordezkariak berak Muskizko Herriko Aholkulari-taldea informatu zuen, atzo, ekainaren 21an eta uztailaren 2an izandako gertakariez eta, hurrenez hurren, San Julian de Musques auzoan zein Abanto-Zierbenako zenbait gunetan izan ziren eraginez.
Jakina denez, Petronorrek proposatutako Herriko Aholkulari-taldea pasa den ekainaren 11an sortu zen, Findegiaren -herriko ekonomiaren eragile denez gero- eta hainbat sektoretako 13 pertsonek ordezkatzen duten elkarte sarearekin harremanak hobetzeko asmotan.
Atzoko lehen lan-batzarra eztabaida-leku egokitzat bihurtu zen aurreko bi egunetan izan ziren akats teknikoak zehatz-mehatz azaltzeko eta xehetasun handiz aztertzeko. Besteak beste “estatistikaz nekez gertatu zitezkeenak eta osasunerako inongo kalterik ez zutenak” alegia, betiere auzotarren ardura birritan piztuz. Hasierako aurkezpenak eta galdera-erantzunetarako denborak 80 minutu inguru iraun zuen bataz beste.
Batzarraren bigarren zatian, Elias Unzueta Prozesu buruak Petronorrek ur kudeaketaz indarrean jartzen diharduen egitasmoaz informatu zuen: bereziki DAR plantaz, zeinek 24 milioiko aurrekontuaz, sekulako hobekuntza lortu duen 2010etik hona, Findegiaren ur-kalitateaz, trataeraz, inguruko eraginaz eta berrerabilpenaz.