Petronorrek musika elkartearen jardueren garapena finantzatzen lagunduko du; bestalde, eta horren ondorioz, babesleei dagozkien zerga, gizarte eta korporazio abantailak izango ditu. Koralak, bere aldetik, musika udalekuetan deskontua aplikatuko die Petronorreko langileen seme-alabei, baita ere Bilboko Koralaren Musika Irakasteko Zentroan musikaren hastapenak ikasteko tailerrean matrikulatzen diren horiei.
Horrez gain, Koralak urtero kontzertua emango du hiru abesbatzetako batekin, eta, zehazki, lehenengo kontzertua, Euskeria abesbatzarena, abenduaren 16an emango da Muskizko Meatzari Aretoan.
Hitzarmena sinatu ostean, Sozietate Koraleko presidente Jose Miguel Lanzagortak adierazi du pozik dagoela laguntza honengatik, “guretzako oso garrantzitsua da”. Ildo berean, Petronorreko presidente Lopez Atxurrak azpimarratu du hitzarmenak “musikaren ezagutza eta gure herriaren espiritu kantaria, harmoniaz, bultzatu nahi duten bi elkarteen indarra” islatzen duela.
Prentsa Oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.