Carlos Ocañaren gidaritzapean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Wolfgang Amadeus Mozart konpositore austriarrari omenaldi txikia eskaini zion, bere Divertimento fa maiorrean K.138 joz.
Jarraian, bi biolinentzako eta harizko ensemble txiki batentzako Moz-art à la Haydn obra jo zuen, Mozarten amaitu gabeko Pantomima musikala K. 466 obraren zatiak erabiliz Alfred Schnittkek sortu zuen obra.
EOSek kontzertua amaitu zuen Dmitri Shostakovich-ren Ganbera-sinfonia do minorrean joz, konpositoreak faxismoaren eta gerraren biktimei eskainitakoa, bere burua horien artean kokatzen zuelarik. Lan honek gizateriaren alderdi ilunenen estetika konplexua arakatzen du: tristezia, izua, indarkeria, heriotza, hunkipena, mina eta umore sardonikoa.
Petronorren 50.urteurrena dela eta antolatutako kontzertu honen amaieran, findegiaren puzzlea banatu zen bertaratutako guztien artean.