Petronor eta Tecnaliaren presidente Emiliano López Atxurraren irudiko, politika energetikoa “berezkoa da giza garapenerako, bere iraunkortasunerako eta bere ongizaterako” eta ”trantsizio energetikoaren betebeharra politika industriala eta lehiakortasunaren politika orekatzea” da. Hala adierazten du Cuadernos de Energía aldizkarian ‘Trantsizio energetikoa: Aukera bat sendotasun industrial iraunkor baterako’ izenburupean argitara emandako artikuluan.
“Trantsizio energetikoaren eta Europaren berpizkunde tekno industrialaren arteko parekotasunaz sinetsita ondo egingo dugu Espainian, Energiaren bihotz gisa, gunea teknologian eta industrian jarrita”, dio López Atxurrak, zeinaren ustez Covid-19aren pandemiak “trantsizioa azkartuko” duen.
Petronorren presidentearen hitzetan, “aurrean ditugun arazoen zenbaterainokoak egungo mendeko nazioarteko testuinguruan europar subiranotasuna indartuko duten erabakietara behartzen gaitu. Eta europar subiranotasuna indartzeko guri ere sendo izatea dagokigu”.