Kontzertu ireki honek Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren babesa du. Jendeak itsasadarraren bi ertzetan zein itsasadarreko udalerrietako zubi esanguratsuetan gozatzeko pentsatua dago.
Koral Elkarteko hogeita hamar bat koralistek, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, eta Portugaleteko Xabi Aburruzaga trikiti-maisu zein euskal folklorearen enbaxadorearekin batera, Ibai Ederraren itsasontzian abestuko dute Mikel Laboaren Txoria txori, Txanton Piperriren azken himnoa, Uruñelaren Maitia nun zira? , Juan Carlos Pérezen Lau teilatu eta mendeurrena betetzen duen Iparragirreren bi kanta: Zibilak esan naute eta Gazte gaztetandikan.
Era berean, musika zeharkaldian honako gune esanguratsuetan egingo dituzte geldialdiak: Santurtziko portuan (19: 00etan), Bizkaia Zubian (19: 15ean), Euskaldunako Zubian (20: 00etan), Udaletxeko Zubian (20: 15ean) eta San Anton Zubian (20: 30ean).
Itsasadarrerako plana, ezohiko uda honen ilunabarrak itxiko dituena, baina lurraldea eta itsasadarra suspertuko dituena, barrutik kanporantz.