Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak eta Mario Iceta Bilboko administratzaile apostolikoak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, CO2 isuriak murrizten eta trantsizio energetikoa bultzatzen elkarrekin eta modu aktiboan jarduteko.
Ekintza honi esker, Petronorrek energia-eragile deskarbonizatua bihurtzeko estrategia indartu eta Gotzaitegiak Frantzisko Aita Santuak “Laudato sí” Entziklikaren bidez emandako jarraibideak bete ahal izango ditu, “guztion etxea” babestu beharraren aldeko jarrera garbiari eutsiz.
Derioko Seminarioa da eguzki-komunitatea izango duen lehenengo eraikina, eta horrela, udalerriko karbono-aztarna murrizten lagunduko du. Seminarioko estalkian elektrizitatea sortzeko 100 kWeko instalazio fotovoltaikoa kokatuko da, eraikinean dauden 60 enpresen mesedetan (54.000 metro koadro). % 100 garbia eta gertukoa den energia honek ez du inolako kosturik izango onuradunentzat, izan ere, Edinor arduratuko inbertsioa egiteaz, baita geroko gauzatze eta mantentze lanak aurrera ateratzeaz ere. Sortutako energiak prezio lehiakorra izango du, egun ordaintzen dutenaren parekoa edo merkeagoa, baina abantaila batekin: tokian tokiko energia denez gero, elektrizitate-sarean gertatu ohi diren galerak eta beharrik gabeko erabilerak saihestuko dira. 2021. urtearen hasieran abian izan daiteke, aurreikuspenen arabera.
Prentsa oharra, hemen.