Bizkaiko Kros Master Txapelketa izan zen lehenengo, zeinean 150 korrikalari beterano hartu zuten parte, gizonek 5.200 metroko ibilbidea eginez eta emakumeek 4.200m-koa eginez. Sailkapen orokorrean, emakumezkoen mailan, Iraia García izan zen garailea, Silvia Vega eta María Isabel Sixtoren aurretik. Gizonezkoen kasuan lehen postua Walther Becerrarentzat izan zen, bigarrena Diego Pascualentzat eta hirugarrena Fernando Martinentzat.
Masterren ostean Muskizko Eskolen Arteko Krosaren 40. edizioa izan zen, zeinean adin guztietako korrikalariek hartu zuten parte, aurre benjaminak, benjaminak, alebinak, haurrak eta kadeteak, 500 metrotik 2500 metrora bitarteko distantziak eginez.
Union Deportiva Muñatones-ek, Udalarekin lankidetzan, antolatutako froga honek Petronorren babesa izan du.