Topaketa Europako Batasuna-Japonia eskualdez eskualde Berrikuntzarako Lankidetza Programa baten barruan egin zen, Eusko Jaurlaritza partaide duena. Jose Ignacio Zudairek, Petronorreko CEOaren ondokoak; Aitor Arzuagak, trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa bultzatzeko Petronorren filiala den Alba Free Energyren zuzendari nagusiak; eta Manu Nuñezek, Petronor Innovación-eko zuzendariak, hartu zuten Japoniako ordezkaritza. Bileran izan ziren, baita, Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Mandataria eta Mikel Amundarain, Industria sailburuordea.
Europar proiektuaren helburua Europako 6 eskualderi eta Japoniako 5 prefekturari jardunbide eta ezagutza hobeak trukatzen laguntzea da, bakoitzak berrikuntzako bere eskualde-estrategiak hobetzeko eta nazioartekotzeko, eta, aldi berean, nazioarteko balio-kateak sustatzeko.
Euskadi Europako beste bost eskualderekin hautatu ondoren, bilerak, informazio-trukea eta jardunbide egokiak zehaztu dira, baita Japoniara egindako azterketa-bisita bat ere, non eskualde/prefektura bakoitzeko goi funtzionarioek eta adituek parte hartu zuten. Japoniara egindako bisita honetan Aitor Arzuagak parte hartu zuen Hidrogenoaren Euskal Korridorearen izenean.