ALBISTEAK

Zientzia, Bilbon liluragarri

Guztira, 8.224 pertsonak izan dute Bizkaia Zientzia Plaza zientzia-dibulgaziorako jaialdiko ekitaldi nagusitzat jotzen den Naukas Bilbao 2018 topaketaz gozatzeko aukera, horren arrakasta eta gizartearekiko konpromisoa berretsiz.
02 Urr 2018
ALBISTEAK

Kontratista baten erreskatea 50 metroko altueran

Bizkaiko Foru Aldundiaren suhiltzaileek altuerako erreskatea egin dute gaur Petronorreko langile kontratista bat jaisteko. Gerrialdeko kontusioa dela eta, langileak ezin izan du berak bakarrik behera itzuli. Jaitsi ostean osasun zentrora eraman dute erradiologia-azterketa egiteko.
01 Urr 2018
ALBISTEAK

Petronorrek Muskizera ekarri ditu Repsol Fundazioaren “Energikasteko tailerrak”

Repsol Fundazioak “Talleres de Aprendenergía” (Energikasteko Tailerrak) deritzon hezkuntza proiektua abiarazi du. Hezkuntza jarduerez osatutako dibulgazio proiektu jostagarri eta dibertigarri hau Petronorren eskutik iritsi da Muskiz BHIko, San Juan Bautista ikastetxeko eta Somorrostro Prestakuntza Zentroko Lehen Hezkuntzako 6. mailako zein DBHko 3. mailako ikasleengana.
01 Urr 2018
ALBISTEAK

La Arenaren ura bikaina da

La Arenaren uraren kalitatea “bikaina” da, hondartzarena “ona”, horregatik bainua librea da. Bizkaiko Bainu Eremuen Osasun Kontrolerako azkenengo programak honela egiaztatzen du.
28 Ira 2018
ALBISTEAK

Zinema, energia eta segurtasunerako garapen teknologikoak

“Zinemaldia & Technology” izenburua darama Donostiako Zinemaldian, Tabakalera, Tecnalia eta Petronorren lankidetzaz, zinema munduaren eta teknologia berrien arteko topaketa sustatzeko eratu den jarduera berriak.
25 Ira 2018
ALBISTEAK

Muskizko XII. Ehiza, Arrantza eta Natura Azoka, arrakastatsua

Pasa den larunbatean, Muskizek bere Donibane zelaietan izan zuen Ehiza, Arrantza eta Ingurumen Azokaren XII. edizioa. Hirugarren urtez, herriko Ingurumen Sailak parte hartu zuen. Berritasun gisa, Petronorrek -azokaren babesle- eta Somorrostro Irakas-guneak karpa instalatu zuten, zeinetan Somorrostroko ikasleek, findegiaren laguntzaz, egindako bi kotxe elektriko erakusten ziren eta Petronorren energia eredu berria ezagutzera ematen zen.
24 Ira 2018
ALBISTEAK