El Pobalek Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatu du apirilean zenbait jarduerarekin
Joan den hilaren 18an Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna izan zen eta El Pobaleko burdinolak apiril osoan ospatu du, hiru ezohiko jarduera antolatuz: bisita gidatuak burdinolara, gabia abian jarriz; bisita gidatuak Muñatones Gaztelura eta haurrentzako argazkilaritza-tailerra. Jarduera horiek guztiak doakoak izan dira eta Petronorren laguntza jaso dute. Guztira, 390 pertsonak parte hartu dute.
04 Mai 2017
ALBISTEAK