Eusko Jaurlaritzak simulakroa egingo du bihar, asteazkena
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak, Aveq-Kimikarekin batera, jakinerazi du, bihar, urriak 11, goizeko 10:00etan gutxi gora behera, Muskizko udalerrian jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen jatorri kimikoko isuri toxiko hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau, Seveso araudia dela eta, industria kimikoen segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.
10 Urr 2017
ALBISTEAK

