ALBISTEAK

Istripua gertatu da hobekuntzak frogatzen zihardutela

Gaur goizeko lehen orduan izandako koke-partikulen isuria dela-eta, gertatuaren arrazoia jakiteko egin diren beharrezko ikerketen ondoren, Petronorrek badu informaziorik segurtatzeko, gaurko gertakariaren oinarrizko jatorriak ez duela batere zer ikusirik iazko ekainean jazo zen hauts-isuriaren nondik norakoarekin. Abagune hartan, funtsezko arrazoia sistemaren goialdeko lurrun-ihesa izan zen, geroztik egindako hobekuntzen ondotik  gainditu den arazoa, hain zuzen ere.

29 Api 2015
ALBISTEAK

Koke Hautsaren isuria

Gaur goizaldeko 5ak inguruan, Fuelolioa Murrizteko Unitatearen ohiko programazioaren araberako zulaketa eta mozketa-operazioan zehar, askatzea izan da ganberan, koke hautsa ingurura, kanpora, isuriz.

29 Api 2015
ALBISTEAK

Mantenu lana 2. Zuzian

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, apirilak 29, 2. zuziaren lurrun-lerroan mantenu lana egingo dela. Ez du produkzioan eraginik izango.

29 Api 2015
ALBISTEAK

Andreu Pu

“Ezkerraldearen historiaren bilakabidea bereizten duena bere berriztapen jarraitua, bere etengabeko egokipena eta birasmatzeko kapazitatea da”.  Andreu Puñet Petronorren aholkulari nagusiaren hitzak dira, Barakaldoko CEDEMIn izandako Topagunea´2015 topaketan.

28 Api 2015
ALBISTEAK

470.000 ordu istripurik gabe

Gaur Munduko Segurtasun eta Osasun Eguna Lan-arloan da eta Petronorrek, urtero legez,  Findegiko instalazioen barruan lan egiten duten langileen (bertokoak eta kontratistak) zein inguruko biztanleen segurtasunarekin duen konpromisoa jakinarazi nahi du. Lan-arriskuen nahiz industria-arriskuen prebentzioa Findegiaren kudeaketa-sistema orokorrean aintzat hartzen da, segurtasunaren hobekuntza Petronorren lan egiten dutenen, eta inguruko biztanleen, ongizatea handitzen duela ustez, baita eraginkortasuna eta produktibitatea ere.

28 Api 2015
ALBISTEAK