Karacter taldearen “Los monólogos de la vagina” antzezlanaren aurkezpenaz ekingo zaio datorren larunbatean, martxoak 7, Meatzari Aretoan, Muskizko 2009 Antzerkialdiari, Udalaren, Foru Diputazioaren eta Petronorren diru-laguntzaz.
ALBISTEAK
Imaz: “Ingurumen agintarien erabakiarekin eztabaidaren beharra gainditu da”
Josu Jon Imazek eta José Manuel de la Senek, Petronoren presidentea eta kontseilari delegatua, hurrenez hurren, ez dute parte hartuko gaur, ostirala, Muskizeko Meatzari Aretoan, Udaletxeko Igurumeneko zinegotzia den Marcos Cucók hala eskatuta, egingo den hitzaldi-eztabaidan.
Imaz: “Ingurumen agintarien erabakiarekin eztabaidaren beharra gainditu da”
Josu Jon Imazek eta José Manuel de la Senek, Petronoren presidentea eta kontseilari delegatua, hurrenez hurren, ez dute parte hartuko gaur, ostirala, Muskizeko Meatzari Aretoan, Udaletxeko Igurumeneko zinegotzia den Marcos Cucók hala eskatuta, egingo den hitzaldi-eztabaidan.
Repsolek 900 milioi inbertituko ditu Gaviota plataformaren zaharberritzean
Repsolek, Petronoren akziodun nagusia, Gaviota plataforman gasa gorde eta tratatzeko ahalmena bikoiztu nahi du 2015 urterako. Egun 800 milioi metro kubo gas injektatu eta igortzen badira urtean, 1.600 milioi metro kubo izatea nahi du. Proiektuari Alga 1600 izena eman diote eta 900 milioi euroko inbertsioa beharko du.
Petronorek Udalarekin negoziatuko du lurrak lagatzea
Petronor laster hasiko da Muskizeko Udalarekin, Petronorenak diren eta gaur egun El Malecon futbol zelaia eta udal polikiroldegia dauden lurren titulartasuna udalari igarotzeko elkarrizketatan.
Zein garrantzitsua den Athletic-koa sentitzea
Laurogeita hamar lagun inguru, erdiak eskola umeak, bildu ziren atzo Muskizko Meatzari aretoan, XX. mendeko Athletic-aren erronkak direla eta eratutako mahai inguruan. Bi crack gonbidatuak, Joseba Etxeberria eta Fran Yeste, txaloz hartuak izan ziren.
Koparen finalerdia pantaila erraldoian
Hurrengo martxoaren 4an Athletic-ek eta Sevillak elkarren kontra jokatuko duten Koparen finalerdiko partidoa pantaila erraldoian eskainiko da Muskizko Meatzari Aretoan. Petronoren laguntzaz, Deiak eta Tele7-k antolatutako ekitaldi honetan parte hartu ahal izango dute ondoko posta elektronikora idazten duten lehen 300 lagunek: inscripcion@muskizconelathletic.com.
Egiaztapena emailez iritsiko zaizu. Mezu hori jasotzen ez baduzu, saiatu berriro, mesedez, egiaztapenik ez baduzu, ezingo zara sartu eta.
Asteazkenean, hilak 4, sartu ahal izango direnen izenak emango dira jakitera ondorengo helbidean:
Muskizek eta Petronorek langabetuentzako plana adostu dute
Muskizeko udalak, FORLAN Tokiko Organismo Autonomoaren bitartez, instalazio berrien eraikuntzan eta garapenean Petronoren langileen beharrak bideratzeko adostasuna sinatuko du honekin.
Petronorrek hil honetan ekingo dio Euskadiko industri inbertsiorik handienari
Muskizeko Udalaren Gobernu Bilkurak Petronori Fuel-olioa Murrizteko Unitatea eraikitzeko jarduera eta lanak burutzeko baimena ematea adostu du. Harekin hasiko da ustez 2011ko lehen hiruhilabetean bukatuko den lan-egutegia, eta 810 milioi euro inbertituko dira hartan. Euskal Herriko historian gertatu den industri inbertsiorik handiena izango da. Haren eraikuntzan 1600 pertsona inguruk hartuko dute, 2500 ere izan daitezkeenak noizean behin.