Klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrerapausoak ematen
Iraunkortasunaren alde hartutako konpromisoaren ildotik, Petronor kide duen Repsol taldea da 2050ean zero isurpen garbi lortzeko konpromisoa hartu duen lehenengo konpainia. Gainera, lanean jarraitzen du planetaren batez besteko tenperatura globalaren igoera 2 gradu zentigradutara mugatzeko asmoz, Parisko Goi-Bileraren helburuekin eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekin bat eginez. Helburu horiek Muskizko findegiaren xede eta erronketan ere txertatuta daude, klima-aldaketaren aurkako borrokan. Ama Lurrak esku hartzeko eskatu digu, baina ez bakarrik gaur, Lurraren Nazioarteko Egunean, egun-egunero baizik.
22 Api 2021
ALBISTEAK

