Madrilgo Ingeniarien Elkargoak Repsol-Talgok bultzatutako hidrogenoaren trenaren garapena saritu du
Madrilgo Ingeniari Industrialen Elkargoak Repsol-Talgo aliantzari eman dio enpresa berritzaileenaren ohorezko aipamena hidrogenozko trenaren garapena bultzatzeagatik. Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak hartu zuen parte Madrilen egindako ekitaldian. Saria Talgoko presidente Carlos de Palaciok eta Repsoleko Eraldaketa Industrialeko eta Ekonomia Zirkularreko Zuzendari Exekutibo Juan Abascalek jaso zuten.
26 Aza 2021
ALBISTEAK