ALBISTEAK

FC2 konpresorearen geldialdia

Arratsaldeko 13:35ak aldera ustekabean gelditu da FCC unitatearen FC2 konpresorea. Berehala indarrean sartu da dagokion zuzia, ondorioz garra gehitu eta ke beltza isuri. Geldiketa gertatu bezain laster, SOS Deiaki jakinarazi zaio.
05 Mai 2019
ALBISTEAK

Ascri kongresuak sektoreko 500 profesional inguru bildu ditu Euskaldunan

Sektoreko 500 profesional inguru bildu dira gaur Euskalduna Jauregian Kapital, Hazkunde eta Inbertsioaren Espainiako Elkartearen (Ascri) urteko batzarraren kariaz. Elkartearen presidente Miguel Zuritaren esanetan, Ascrik 26.000 milioi euro inguruko funtsak ditu eta milioi erdi pertsona inguru lanean diharduten 2.500 espainiar enpresatan inbertitu du. Kongresuak Petronorren babesa izan du.
26 Api 2019
ALBISTEAK

Petronorrek salmenten errekor historikoa hobetu du 2018an: 11,9 milioi tona

2018koa ekitaldi ona izan da, eskakizun handi-handiko ingurune aldakorraren gainetik. Konpainiaren sorreraren 50. urteurreneko ospakizunarekin bat eginez, Petronorrek errekor historikoa lortu du salmentetan, 11,9 milioi tonakoa, eta kopuru horren % 36 esportaziora bideratu du. Salmentetan izandako errekor horri destilazio-bolumenik handiena gehitu behar zaio: 78,7 milioi upel prozesatu dira, 11,6 milioi tonaren baliokideak.
24 Api 2019
ALBISTEAK

Bi film arrakastatsu euskal zinearen zikloa amaitzeko

‘Handia’ da euskal zinemaren azken urteotan arrakastarik borobilena, eta ‘Errementari’k ere oihartzun dezente lortu du. Bi film horiekin amaituko da Petronorren babespeko ‘68aren ostean’ erakusketa dela-eta Bilboko Arte Ederretako Museoaren auditorioan egiten ari den euskal zinemaren bost hamarkadari buruzko atzera begirakoa. ‘Handia’ (Aitor Arregi eta Jon Garaño, 2017) 17:30etan eskainiko da 26an, eta 19:30etan 28an; eta ‘Errementari’ (Paul Urkijo, 2017), 19:45etan 26an eta 17:30etan 28an.
23 Api 2019
ALBISTEAK