ALBISTEAK

Euskal zinemaren zikloak bi pelikularekin ekiten dio martxoari

Petronorren babespeko ‘68aren ostean’ deritzan erakusketaren inguruko euskal zinemaren zikloak bi film eskainiko ditu gaur eta igandean, martxoak 3. Bi egunetan, 17:30etan eta 19:30etan hurrenez hurren, ‘Viento de cólera’(Pedro de la Sota, 1988) proiektatuko da eta ‘Ander eta Yul’ (Ana Díez, 1989), berriz, 19:30etan eta 17:30etan.
01 Mar 2019
ALBISTEAK

LÍNEA VERTICAL, Geldialdiko erreskate industrialeko taldea

Línea Vertical 2000. urtean Línea de la Concepción hirian (Cadiz) sortu eta irisgarritasun zaileko lekuetan lan egiten duen enpresa da. Energiaren eta petrolioaren industrian lan egiten du nagusiki, lau esparru nagusi hauei atxikita: Prestakuntza, Ikuskaritza (suntsipenik gabeko saiakuntzetan espezializatutakoa), Mantentze-lanak eta Erreskatea. Espainia osoko eta Txileko 40 bat zentrotan lanean dihardute.
27 Ots 2019
ALBISTEAK

Repsol Gidak 40. urteurrena ospatu du

Eneko Larrabetzu eta Eneko Bilbao deritzen Eneko Atxa sukaldari zornotzarraren jatetxeek Repsol Eguzki bana jaso zuten atzo, Donostian antolatutako Repsol Gidaren 40. urteurreneko galan. Bi jatetxe hauek aurretiaz bi Eguzki bildu dituen Fernando Canalesen Etanobe Atelierrari gehitu zaizkio Bizkaian.
26 Ots 2019
ALBISTEAK

Udaberria heltzear dago eta berarekin lore-hautsa

Azkeneko egun hauetan udaberriaren aurrerapenaz gozatzen ari gara eta, berarekin, lore-hautsa espero baino arinago etorri da, eta gogor, euriaren gabeziaren ondorioz, Findegiko sufrearekin nahastuz.
26 Ots 2019
ALBISTEAK

Konbertsioko eta A Guneko unitateen abian jartzea

Petronorrek jakinerazi nahi du Konbertsioko (3. Planta) eta A Guneko (HD3, H3 eta Aminak), unitate batzuk abian jartzeko lanak hasi direla, egin beharreko mantentze-lanak amaitu ostean.
25 Ots 2019
ALBISTEAKIRITZIA

Euskal zinemaren zikloak eskaintza oparoa dakar gaur eta igandean

‘68aren ostean’, Petronorrek babestutako erakusketaren inguruan Bilboko Arte Ederretako Museoak euskal zinemaren bost hamarkadari buruz eskainitako zikloa oparo dator hurrengo egunotan. Hala, gaur, hilak 22 (17:30etan) eta 24an (19:30etan) ‘Golfo de Vizcaya’(Javier Rebollo, 1985) jarriko du ikusgai. Egun berberetan, baina 19:30etan eta 17:30etan hurrenez hurren, ‘Ikuska 9’ (José Julián Bakedano, 1980), ‘Chillida, retrato en casa’ (José Julián Bakedano eta Pedro de la Sota, 1983) eta ‘Oraingoz izen gabe’ (José Julián Bakedano, 1986) proiektatuko dira.
22 Ots 2019
ALBISTEAK