Olentzero eta Errege Magoek Findegia bisitatu dute Petronorren laguntza eske, krisi garai hauetan, jostailu bilketa egin ahal izateko, ume guztiek beren gutunetan eskatutakoa izan dezaten.
ALBISTEAK
Petronorrek 35.248 euro inbertitu ditu bere Mantenu habeartearen argiztapena hobetzen
Petronorrek 35.248€ inbertitu ditu Mantenu habeartearen merkurio lurruneko lanpara zaharrak 56 LED argiengatik ordezkatzen. Honela, lekuaren argi maila ia hirukoiztu da eta kontsumoa hamarren batera murriztu.
Espainiako eta Frantziako Futbolari Anputatuen Elkarteek partidua jokatu zuten larunbatean, Gallartan, beren egoera errebindikatzeko
Espainiako eta Frantziako Futbolari Anputatuen Elkarteek partidua jokatu zuten larunbatean, Gallartako San Miguel zelaian, beren egoera errebindikatzeko asmoz. Espainiako taldea 3-2 irabazi zion frantsesari.
FCC Unitatea berriro abian
Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurtik aurrera -azaroak 9-, FCC Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatea alde batera utzita. Egoera hau mantenduko da FCC Unitatearen geldialdia eragindako gailua konpondu arte.
Petronorrek Athleticen bi kamiseta ofizial zozkatuko ditu Twitterren
Petronorrek Athleticen bi kamiseta ofizial zozkatuko ditu, Twitterren bidez, #ChampiLions Hashtag-arekin lehoiak animatzeko tweeta idazten dutenen artean.
Petronorrek eta Somorrostro Irakas-guneak 80 Operadore prestatzeko akordioa sinatu dute gaur
Petronorrek eta Somorrostro Irakas-guneak lankidetzarako hitzarmena sinatu dute gaur –Lanbideren kolaborazioarekin- operadore ikastaroa egiteko. Ekimen honen bidez, plantan lan egiteko gauza diren hautagaiak biltzen dituen lan-burtsa eduki ahal izango da eta baita etorkizunean Findegira bere sarbide laborala erraztu ere. 80 ikasle inguruk -%60a Somorrostro Haranekoak- planta kimikoko operadore gisa prestatuko dira. Hitzarmena sinatu ostean, Petronor-Repsol Fundazioaren LH bekak eman zaizkie 2013/2014 ikasturteko 37 gazte onuradunei.
FCC Unitatearen geldialdia
Petronorrek jakinarazi nahi du gaur -azaroak 5- goizeko 7:00etatik aurrera, FCC, eta berarekin erlazionatutako unitateak, gelditzeari ekin zaiola, Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatearen by-pass balbulan arazoa izan delako. Geldialdiak ez du ekoizpenean eraginik izango.
Fran Fernandez, Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendaria
Fran Fernandez Bereciartua Petronorren Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendaria izango da, PMGR egituraren barruan sortutako kargu berria. Gainera, Rafael Orejas Contreras Segurtasun, Ingurumen eta Kalitate zuzendariordea izatera pasatuko da eta Matilde Garcia Echevarria FMU-aren sailburua.
Aitor Hernandez, Muskizko VII. Ziklokross Txapelketaren irabazlea
Aitor Hernandezek Muskizko VII. Ziklokross Txapelketa irabazi zuen atzo, Espainiako Kopan laugarren garaipena lortuz.