Petronorrek jakinerazi nahi du gaur goizean CG6 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekin zaiola. Egunean zehar, urtarrilak 2, abian jarriko da berriro. Geldialdiak ez du produkzioan eraginik izan.
ALBISTEAK
C.D. Gallarta eta Petronor Saharara heldu dira
Abanto-Zierbenako espedizio txikiak -2005etik Meatzaldeko herriarekin senidetutako- Saharako Echederia Dairara bidaiatu du 2014an bildutako laguntzak (20.000 euro inguru) emateko, hainbat proiektuen garapena aztertzeko eta, bertako eskolan, –Petronorrek babesten duen- C.D. Gallartaren kirol arropak oparitzeko asmoz.
Sei Hezkuntza-zentroetako 190 ikasle zein irakaslek Petronor bisitatu dute abenduan
Sei ikastetxe eta institutuetako –IES Leizaran, Zabalburu Ikastetxea, IES Gernika, Itxaropena Ikastola, IES Botikazar eta IES Bernardino Escalante- 190 ikasle zein irakaslek Petronor bisitatu dute abenduan zehar.
Platformatu P2 Unitatea abian
Mantenu lanak amaitu ostean, Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, abenduak 26, bigarren plantako Platformatu P2 Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola.
Hamar urte bajadun istripurik gabe
Petronorreko Laborategiak hamar urte bete ditu bajadun istripurik gabe eta Fuel Olioa Murrizteko Unitateak, edo Koke Plantak, urte bete inongo ezbeharrik gabe. Honela, garrantzizko lan sail hauetan, Petronorrek ezarritako “0 istripuen” helburua bete da.
Andreu Pu
“Talisman konpainia erostearekin batera, abagune berriak azaltzen zaizkigu Repsol Taldearen partaide garen aldetik eta baita etorkizuna baikorrago ikusteko aukera ere” segurtatu die Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuak Muskizko findegiko langile guztiei, Gabonak direla-eta bidalitako gutunean.
Uxue Caballero eta Javier Manchon, Petronorrek Twitterren zozkatu dituen Athleticen kamiseten irabazleak
Uxue Caballero eta Javier Manchon Petronorrek Twitterren zozkatu dituen Athleticen bi kamiseta ofizialen irabazleak dira.
Petronorrek eta Repsolek 10 tona elikagai baino gehiago bildu dituzte kolektibo behartsuentzako
Petronorrek eta Repsol Taldearen gainerako findegiek, gosearen aurkako borrokan laguntzeko asmoz, 10.000 kg elikagai baino gehiago bildu dituzte kolektibo behartsuentzako.
Repsolek Talisman Energy konpainia kanadarra erosiko du
Repsol Talisman Energyrekin akordio batera heldu da Kanadako konpainiaren gizarte kapitalaren %100a 6.640 miloi eurotan erosteko, 3.760 milioi euroko zorrarekin batera.