Petronorrek Athleticen bi kamiseta ofizial zozkatuko ditu, Facebookaren bidez, selfia -lehoiak animatzen- bidaltzen dutenen artean.
ALBISTEAK
Ismael Razga eta Sandra Sevillano, III. Mello Sariaren irabazleak
Ismael Razga eta Sandra Sevillano irabazi zuten, atzo, Mello Sariaren III. edizioa, Muskizko mendi eta leku adierazgarrienetatik pasatzen den 28 kilometroko ibilbidea.
Platformatu eta Nafta Desulfurazio Unitateen abian jartzea
Petronorrek jakinerazi nahi du bihartik aurrera, irailak 16, lehen plantako P1 Platformatu Unitatea abian jarriko dela, aurkitutako ihesa konpontzeko lanak amaitu eta gero. Unitatea martxan jarri ostean, ostegunean, N1 eta N2 Nafta Desulfurazio Unitateak abian jarriko dira, lehen eta bigarren plantakoak, hurrenez-hurren.
Carlos Yoldi: “segurtasuna konpromiso pertsonala da eta erantzukizun morala”
“Segurtasuna konpromiso pertsonala da eta erantzukizun morala” adierazi zuen Carlos Yoldi Petronorren Enpresa Ekintzen koordinatzaileak, atzo, Osalanek, Iberdrola Dorrean, antolatutako Eraikuntza-obra handien Segurtasunaren Kudeaketari buruzko jardunaldian.
Petronorrek Bielorrusiara eramaten zaitu Bate Borisov-Athletic Club partiduaz gozatzeko
Petronorrek, irailaren 30ean, Borisoven (Bielorrusian) jokatuko den Bate Borisov-Athletic Club Champions League-ko partidua ikusteko bi pertsonentzako bidaia -sarrerak eta hotela barne- zozkatuko du.
Antonio Brufau, urteko CEOrik onena Petroleum Economist-en arabera
Antonio Brufau Repsolen presidentea urteko Kontseilari Delegaturik onena da Petroleum Economist argitalpen ospetsuaren arabera eta Repsol azken ekitaldiko Energia Konpainiarik onena.
Petronorrek Athletic Club-Shakhtar Donetsk partidua ikustera gonbidatzen zaitu
Petronorrek, irailaren 17an, San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Shakhtar Donetsk partidua ikusteko 3 sarrera bikoitz zozkatuko ditu.
Nafta-P1 prozesu-unitatearen geldialdia
Bart gaueko 20:15an hidrokarburo-ihesa gertatu zen Nafta-P1 unitatearen hodi txiki osagarri baten barrena eta, ondoren, gasen su-hartzea. Berehala gerarazi zen unitatea, presioa murriztu eta gasok zuzirantz bideratu. Ez zen ez inolako eta ez ezelango kalterik izan. Esku-hartzea bizkorra bezain eraginkorra izan zen, barne-baliabideez, eta egoera kontrolpean egon zen une oro.
Pobe
Pobeñak Sokorroko Ama Birjinari omenaldia eskaini dio, gaur goizean. Marinel zein arrantzaleen zaindaria ermitatik elizara eraman dute, ohikoa den prozesioan.