Petronorrek, irailaren 30ean, Borisoven (Bielorrusian) jokatuko den Bate Borisov-Athletic Club Champions League-ko partidua ikusteko bi pertsonentzako bidaia -sarrerak eta hotela barne- zozkatuko du.
ALBISTEAK
Antonio Brufau, urteko CEOrik onena Petroleum Economist-en arabera
Antonio Brufau Repsolen presidentea urteko Kontseilari Delegaturik onena da Petroleum Economist argitalpen ospetsuaren arabera eta Repsol azken ekitaldiko Energia Konpainiarik onena.
Petronorrek Athletic Club-Shakhtar Donetsk partidua ikustera gonbidatzen zaitu
Petronorrek, irailaren 17an, San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Shakhtar Donetsk partidua ikusteko 3 sarrera bikoitz zozkatuko ditu.
Nafta-P1 prozesu-unitatearen geldialdia
Bart gaueko 20:15an hidrokarburo-ihesa gertatu zen Nafta-P1 unitatearen hodi txiki osagarri baten barrena eta, ondoren, gasen su-hartzea. Berehala gerarazi zen unitatea, presioa murriztu eta gasok zuzirantz bideratu. Ez zen ez inolako eta ez ezelango kalterik izan. Esku-hartzea bizkorra bezain eraginkorra izan zen, barne-baliabideez, eta egoera kontrolpean egon zen une oro.
Pobe
Pobeñak Sokorroko Ama Birjinari omenaldia eskaini dio, gaur goizean. Marinel zein arrantzaleen zaindaria ermitatik elizara eraman dute, ohikoa den prozesioan.
Petronor, 25 urte odol-emaileak lagunduz
Petronorren eta kontratu enpresen langileek odola eman dute, gaur goizean, Bizkaiko Odol-Emaileen Elkarteak Findegira ekarri duen Osakidetzaren unitate higikorrean.
Andoni, Maider, Ruben eta Iker, Espainiako Abiadura Txapelketara joateko sarreren irabazleak
Andoni Garrido, Maider San Pedro, Ruben Gonzalez eta Iker Madariaga, irailaren 7an, Los Arcoseko zirkuituan (Nafarroan) izango den Espainiako Abiadura Txapelketaren froga ikusteko, Petronorrek zozkatu dituen, sarrera bikoitz VIP-en irabazleak dira.
La Arena Hondartzaren ura bikaina da
Bizkaiko hondartzen osasun kontrolerako azkenengo programaren arabera, La Arena (Muskiz-Zierbena) egoera onean dago, bere uraren kalifikazioa bikaina izanik.
Gatz Harana marka guztiak hautsi ditu
Añanako Gatz Haranak zortzi hilabetetan errekor guztiak hautsi ditu, Repsol Gidaren “2014ko Txokorik Onena” txapelketan izandako parte-hartzeari esker. 51.250 pertsonek Arabako leku hau bisitatu dute eta honek 300.000 euroko fakturazioa ekarri du.