2013ko Euskadiko Ingurumen Profilak Euskadiko uraren kalitatea ona dela baieztatzen du. Zentzu honetan, Bizkaiko hondartzen osasun kontrolerako azken programaren arabera, La Arenako (Muskiz-Zierbena) uraren kalifikazioa bikaina da.
ALBISTEAK
Herriko Aholkulari-taldearen lehen batzarra Muskizen
Petronorrek proposatutako Herriko Aholkulari-taldea aurkeztu zen atzo Muskizko Kultura Etxean. Muskizko kirol, gizarte, kultura, merkataritza, ingurumen, hezkuntza zein prestakuntza profesionalaren sektoreko 13 pertsonek elkarte sarea ordezkatu zuten.
Mantenu lanak 2. zuziaren lurrun-lerroan
Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, ekainak 12, 2. zuziaren lurrun-lerroaren baitan mantenu lanak egingo direla.
Repsol Taldearen Banderadun Sareko Hornitegietako Kudeatzaileak Petronorren bisitari
Repsol Taldearen Banderadun Sareko Hornitegietako 20 Kudeatzaile inguruk Petronor bisitatu dute.
Zabalburu Ikastetxearen Analisi eta Kontrol Laborategiaren irakasleak, Petronorren
Zabalburu Ikastetxearen Analisi eta Kontrol Laborategiaren irakasleek, Petronorren laborategia bisitatu dute.
Euskal Industria, iraunkortasunerako bidean
Euskadiko ingurumen adierazleek iraunkortasunerako aurrerapauso onuragarria erakusten dute, neurri handi batean, enpresek bere ingurumen jardueraren hobekuntzan egin duten esfortzuagatik. Industriaren eragina airearen kalitatean nabarmen gutxitu da, trafikoak eragiten duena, aldiz, mantendu da. Petronorrek, bere aldetik, %15ean murriztu ditu bere isuriak.
300 ume inguruk Muskizko XXIII. Eskubaloi Egunean parte hartu zuten
Muskiz Eskubaloia Klubak, pasa den maiatzaren 24an, Eskubaloi Egunaren XXIII. edizioa antolatu zuen. Eskola kiroleko mailetako 300 neska-mutil inguruk -herriko zein Bizkaiko hainbat klub eta ikastetxetik etorritakoak- jardunaldi honetan parte hartu zuten.
Barbadun Pelotazale Elkartea, urteko talderik onena
Petronorren babesa duen Barbadun Pelotazale Elkarteak urteko talderik onenaren saria jaso zuen, ostiralean, Muskizko Udalak, Meatzari Aretoan, antolatutako kirol emanaldian. Antonio Rojo klubaren presidenteak trofeoa jaso zuen Txus Romon herriko zinegotziaren eskuetatik.
Olga de las Rivas, Gazteluberriko zozketaren kamisetaren irabazlea
Olga de las Rivas Petronorrek 78. Gazteluberri aldizkariaren bitartez zozkatu duen Athleticen kamisetaren irabazlea da.