ALBISTEAK

Petronorrek 10 urte betetzen ditu sare sozialetan

2020an Petronorren hamargarren urtemuga betetzen da sare sozialetan hasi zenetik. Aitzindari baita arlo honetan ere, findegiak milaka jarraitzaile bildu ditu aldion plataforma ezberdinetan, eta horiei bere jardueren berri puntualtasunez ematen saiatu da.
23 Api 2020
ALBISTEAK

Petronorrek bat egin du Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalekin nagusien kolektiboari zuzendutako 5.000 maskararen doaneko banaketan

Petronorrek Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako nagusiei zuzendutako 5.000 maskara kirurgiko emango ditu, hiru udalekin lankidetzan, hauek izango baitira banaketaz arduratuko direnak. Zehazki, aurreko barikutik astero mila maskararen banaketa ari da egiten Covid-19aren pandemiak bereziki kolpatutako kolektiboari laguntzeko, herri mailako erakundeek jakinarazitako beharren arabera.
20 Api 2020
ALBISTEAK

Donostiako Zinemaldia Startup Challenge-aren bigarren deialdia prestatzen ari da

Donostiako Zinemaldiak Startup Challenge deritzanaren bigarren deialdia zabalduko du laster, ikus-entzunezkoen eremuko egitasmo teknologikoen lehiaketakoa, Petronor babesle duena. Ekimena Zinemaldia&Technology-ren baitakoa da, Zinemaldiaren apustu estrategikoa teknologiaren eta ikus-entzunezkoen industrian hausnarketarako erreferentzia bihurtzeko.
17 Api 2020
ALBISTEAK

Petronorreko presidenteak europar berpizkunde teknologiko eta industrialaren premiazko beharra azpimarratu du

Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak ‘Covid-19: mehatxua aukera bihur dezagun’ izenburupeko artikulua eman du argitara Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Goi Eskola (ESADE) prestigiotsuaren webgunean. Bertan pandemiarekin eta arlo ezberdinetako bere ondorioekin zein etorkizuneko desafioekin lotutako hainbat arlo jorratzen ditu eta gobernantza onaren parametroetatik “zorrotz planifikatu eta kudeatzearen alde” azaltzen da.
16 Api 2020
ALBISTEAK

Kokizazio eta Visbreaking Unitateen geldialdia

Petronorrek informatzen du asteburu honetan Kokizazio Unitatearen eta atxikitako unitateen programatu gabeko geldialdia abiarazi dela mantenimendu lanetarako, eta 9 egunez luza daitekeela.
06 Api 2020
ALBISTEAK